Aitzol Batiz Ayarza

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna (1993), KULTIBA aldaketa kulturalen bazkidea da eta garapen estrategikoaren eta kanpo harremanen arduraduna. Gaur egun KARRASKAN Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko elkartearen zuzendaritza batzordearen kidea da.

Garatu egin ditu zenbait prozesu estrategikoak eta kudeaketa zein kultura eratzaile ereduak kultura arloko erakunde publikoentzat eta pribatuentzat. Hainbat erakunde publikoentzat egindako analisien, agenteen zein kultura erakundeen araketak eta direktorioak egitearen arduraduna izan da. Antolatu eta zuzendu ditu zenbait jardunaldi, mintegi eta lan topaketak, kulturaren eta sormenaren eragileetara zuzendutakoak. ASMOZ Fundazioaren kultur kudeaketari buruzko prestakuntza programa zuzendu zuen, zeinean “Ekintzailetza kulturan” ikastaroaren irakasle izan zen.

Arreta INNKULTURAren diseinuan eta garapenean dauka. Proiektu horrek kontzientzia sortzeko helburua du kulturaren paper zentralaren inguruan, kultura garapen iraunkorraren funtsezko elementu gisa ikusita. Helburua lortzeko, proiektuak asmoa du abian jartzeko hainbat partaidetza-prozesu kultural, eguneroko erronka sozialei konponbide eman diezaten eta emaitza zehatz eta nabarmenak lortu ditzaten. Baita Kulturaren inpaktuen neurketan ere, kulturaren eraginak hiru ikuspuntuetatik  neurtzen diren proiektua: kulturaletik, sozialetik eta ekonomikotik.

Bere lanaren helburua kulturaren zentraltasunean eta garrantzian eragina izatea da. Baita garapen eragile gisa duen balioan ere; garapen pertsonala, garapen soziala, lurralde garapena, garapen ekonomikoa eta ingurunearen garapena ere.