Andoni Garaizar Olaizola

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren (ATAE) lehenengo zuzendaritza-batzordearen bazkide fundatzailea naiz. Gaur egun sektoreko erreferente nazionala da eta 300 bazkide baino gehiago ditu.

KULTIBA aldaketa kulturalen bazkide da. Artearekin zerikusia duten arlotan esperientzia handia du. “Cultumetria –medición de los impactos de la cultura” proiektua zuzentzen du eta erakunde publiko eta pribatuen hainbat ikerlanen arduraduna da.

Bitartekaritza eta partehartze kulturalko proiektuak garatu ditu hainbat udalentzat, hala nola Amorebieta-Etxanoko edo Eskoriatzako udalentzat. Diseinu estrategikoen eta antolatzaileen lanak ere garatu ditu Getxo, Trapagaran edo Elorrio bezalako udalerrietan.

KULTIBAren espazio-ildoaren arduraduna da. Ildo horren helburua aurreikusitako erabileretara espazioak egokitzea da; esate baterako, Intxaurrondoko Kultur Etxea, Psilocybenea, Amurrio Antzokia, Ermua Antzokia, San Telmo Museoa, Basauri Antzokia… Gai horiei buruz hitz egin du eta tailerrak eman ditu ezaguera-trukatzeko hainbat espaziotan, hala nola Behargintza Erandio (enplegua sustatzeko agentzia Erandion, Bizkaia), Econcult (Balentziako Unibertsitatearen ikerketa saila kulturaren ekonomian), Almagroko Escuela de Verano-n (Red Nacional de Teatros)…