EKIPOA ETA SAREAK

Askotariko pertsonek osatzen dugu KULTIBA, geure prestakuntza, esperientzia eta gauzak zein bizitza ulertzeko era askotarikoak direlako. Aniztasun horrek aberastasun handia ematen digu eta, aldi berean, garatzeko aukera. Garapena konplementzia izendatu dugun hitzean oinarritzen da: banako konpetentziak batzeko gaitasuna helburu orokorra lortu nahian.

 

KULTIBAren ekipo egonkorra honakoek osatzen dute:

"Nahi duzuna pentsatu, baina pentsa ezazu."
"Ahaleginak egiten ditut laguntzeko naizenetik, ez dakidanatik."
"Aitzol, dirurik ez dago egin nahi duzunerako."
“Hemen nago, kaosa dantzatzen."
“Ez zientziena, ez letrena, txandalarena naiz ni.”

KULTIBArekin elkarlanean aritzen diren pertsona batzuk:

Álvaro Fierro Sedano

Cultumetria S.L.-en ikertzailea da eta Ekonomian Doktoregai Web 2.0aren bidez hirien marka irudia neurtzeko metodo kuantitatiboei buruzko Tesi batekin. Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna da eta Nazioarteko Ekonomian espezializatua UPV/EHUn.

Halaber, argitalpen akademikoen egilea eta epailea da eta Marka Kontu Ikuskaritzarekin zerikusia duten proiektuak burutu ditu turismoaren, kulturaren eta beste gizarte zientzien arlotan, baita kulturaren eragin ekonomikoa eta sozialaren analisiaren arloan ere Cultumetriaren adarretik, 2016ko abuztuan enpresa bihurtu zena. Musika aldizkarietan kolaboratzen du (Ruta 66, Mondo Sonoro) eta 160 Metro: Bizkaiko rockaren historia eta Atrapados por la Serpiente dokumentalen zuzendarikidea eta gidoilarikidea da.

info+

Santi Noain Maura

Hondarribia, 1973. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan titulatu zen 2000ean. 17 urte hauetan hainbat arkitektura, hirigintza eta diseinu grafiko estudioak sortu ditu.

2011n bere estudioa ireki zuen, Mano Estudio de arkitektura. Gaur egun TGA+ estudioaren arkitektura eta interiorismoaren zuzendarikidea ere bada.

Kulturaren kudeaketarekin duen erlazioa bere inguruko hainbat kolektiboetan izandako partaidetzatik dator, hala nola Hondaen edo Psilocybe Musika Elkartean. 2016 eta 2017 bitartean irakasle izan da Amoz fundazioaren Kultur kudeaketa parte-hartzailea ikastaroan.

info+

Alberto Etxeandia

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzan espezializatua EHUn. Hainbat aholkularitza enpresetan egin du lan (Accenture, LKS eta Hobest) eta Dinamikaken fundatzailea da. Halaber, erantzukizunezko postuak izan ditu Maier edo Burdinola bezalako enpresetan.

Ohiko txostengilea da Mondragon Unibertsitateko eta Euskaliteko (Diretiv@21) master eta ikastaroetan. Zenbait cluster-en, elkarteen eta enpresen estrategiak garatu ditu hainbat arloetan (zuran, automobilgintzan, gizarte-zerbitzuaetab, heziketan…).

info+

Miren Lauzirika

Sormenaren hezitzaile eta Art for Life!-en kontsultari, Ekitaldiak, ideiak eta prozesuak bideratzen ditu.

Pertsonak bere lanean zoriontsu izan daitezen egiten du lan, duten sortzeko ahalmena biraurkitzen zein emaitza nabarmenak lortzen partaidetza-metodologia isurkarien bitartez, erakunde bakoitzaren helburuetara moldatzen direnak. Bere formakuntza eta metodologia ekintzailetza berritzailean erabiltzen dira, baita arlo guztietako erakunde publiko zein pribatuetako taldeei ere: kulturakoak, osasunekoak, industriakoak eta berdintasunekoak, besteak beste.

EmakumeEkin-eko, ekintzaileen aldeko elkartea, lehendakariordea eta bazkide fundatzailea da.

info+

Ondorengoen bazkide eta bultzatzaileak gara:

Beste hainbat erakundeekin lan egiten dugu, esate baterako:

Eta ondorengo erakundeekin dugu lotura: