Gurutze Uriarte Izagirre

Administrazio eta Finantzak ikasi zuen Iurretako Lanbide Heziketako Institutuan. Hainbat ikastaro egin ditu lidergoan eta pertsonen kudeaketan espezializatzeko EDE Fundazioaren, Mondragon Unibertsitatearen eta Boluntaren eskutik.

KULTIBAren bazkidea da eta Administrazioa eta Baliabide Orokorren arduraduna. Bere lanaren helburua gainerako lan ildoetako arduradunei baliabideak erraztea da, baita proiektuen eta antolakuntzaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa.