ZER DA KULTIBA

Kultur elkarte bat gara, ikuspuntu sistemiko batetik pertsonak eta erakundeak aholkatzen eta laguntzen dituena (estrategia, kultura antolatzailea, prestakuntza, txostenak eta ikerlanak…). Kulturaren zentraltasunetik eta balioetatik aritzen gara problematika konplexuei konponbide emateko. Geure helburua pertsonen ikuspuntua aldatzea da, euren ekintzak aldatzeko, euren testuinguruan eragina izateko eta, beraz, esperatutako emaitzak izateko.

Konponbide errazak ematen ditugu, gogobeteko erantzunak ematen dietenak sortzen zaizkigun beharrei.  Bizipenetan eta esperientzietan oinarritutako lan eredu gauzagarri eta neurgarria. Arrakasta izateko hainbat tresna eta metodologia erabiltzen ditugu, egoera berriei moldatzen ditugunak.

Aldaketa kulturalak abian jarri nahi dituzten erakunde pribatu eta publikoetarako egiten dugu lan. Hausnartu, jardun eta berriro hausnartu ikasketa biribil iraunkorra ixteko, heldu nahi dugun lekuetara hurbiltzeko aukera ematen diguna.

LAN ORDUAK
22300
ITXITAKO PROIEKTUAK
98
MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK
10
BEZERO FIDELIZATUEN %
85
22.300 ordu BEZEROENTZAKO LANETAN EGINAK

Gainontzeko lan orduak formakuntza eta pertsona eta profesional moduan garatzera dedikatu ditugu.

98 PROIEKTU ITXITA

Entregaturik eta fakturaturik.

10 PROIEKTU MARTXAN

Kontratua indarrean.

%85 BEZERO FIDELIZATUAK

Gugan berriro ere konfidantza izan dutenak edo preskribatu gaituztenak.

KULTIBARI BURUZ DIOTE…

“Kultiba, bizitzen dugun kultura zabaltzeko eta ulertzeko lekua, baita bere etorkizunak eraikitzeko ere.”

José Ramón Insa Tokiko kulturaren analisia, ikerketa eta kudeaketa

“Kreantarako Kultibako taldeak gauzak egiteko estilo berezia ziurtatzen du, hurbiltasunean, zintzotasunean eta zehaztasunean oinarritua dagoena.”

Félix Manito Fundación Kreantaren burua eta zuzendaria

“Kultiba zera da; freskotasuna, malgutasuna, beti adi dauden begi eta belarriak. Bidaide apartak.”

Txetxu Barandiaran Liburuaren sektoreko ETE-i eta kulturari buruzko aholkularia

“Teamlabsen lan egingo ez banu, Kultiban lan egitea gustatuko litzaidake egundoko talde honekin. Kultiban sinesten dudan kultura egiten dute.”

Félix Lozano Teamlabsen CEO eta fundatzailea

“Ni bezalako pertsona kaotiko eta disruptibo batentzat, Kultibarekin lan egitea zehaztasuna, ordena eta lur-hargune sendoa ziurtatzea da. Osagarritasuna eta konfiantza.”

Ricardo Antón ColaboraBora