AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA

Gure lana ildo honetan errealitatea ezagutzean oinarritzen da, kausak ezagutzeko, ohartarazteko eta hortik aurrera pertsonak gidatzeko, aldaketa sustatzen duten dinamikak eta mekanismoak aktibatu ditzaten (erabakiak hartzean, harremanak izatean, euren eskaintza diseinatzeko eran…).

Prozesuak dinamizatzeko eta errazteko gaitasuna da guretzat aholkularitza, bizipen-izaera duten proiektuak eta errealistak direnak, emaitza burutugarria eta neurgarria izanik.

Gainera, bi lan berdin ez daudenez, sarritan, zerbitzu hibridoak diseinatzen ditugu, geure lan ildoetako ezaugarriak elkartzen dituztenak.

Era berean, heziketa prozesuak garatzen ditugu lan egiten dugun prozesuak beharrezkoa duenean.

Ildo honetan, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:

ESTRATEGIA

Hausnarketa eta orientabide estrategikoa diseinatu eta garatzen ditugu, aldaketara zuzendutako ekintzak aktibatzen dituztenak; erakundeak osatzen dituzten pertsonen itxaropenetan eta nahietan oinarritutako aldaketa. Prozesu eraginkorrak martxan jartzeko oinarrizko baldintzak parte-hartzea eta aniztasuna dira.

KULTURA ANTOLATZAILEA

Erakunde baten egiturak eragina zuzena du bere emaitzetan.

Erakundeen dinamikak eraldatzeko lan egiten dugu hainbat balio kulturalak oinarri gisa hartzen, esate baterako, entzuketa, errespetua, konfiantza, erantzukidetasuna…

ESPAZIO LERROA

Kultur espazioak, hasieran pentsatutako erabilerei begira, baliagarriagoak izatea da geure helburua, hornikuntzak edo espazio publikoa izanda. Arkitektura baliagarri bezala izendatu dezakegu.

Helburuak analizatzen ditugu eta nola lortu ditzakegun pentsatzen dugu, bere eginkizuna modu egokian bete ditzaten espazioak eraikitzeko.

KULTIBAREKIN KONTAKTUAN JARRI ZAITEZ: